Bazen familia bat oporretara zihoana uharte batera eta hantxe etxe bat alokatu zuten. Ailegatu zirenean denak zoragarria eta ezin politagoa ematen zuen. Umeak oso pozik zeuden eta gurasoek ere, oso egun zoragarriak pasatuko zutela ematen zuen. Dena aldatzen joan zen gauen, lotan zeuden bitartean. Etxe hartan espirituak zeuden eta oso gaiztoak ziren, haientzat etxe hori haiena zen eta inor gehigorena. Espiritu bat ume baten logelan sartu zen eta gizajoa hil zuen. Goizean altxatu zirenean umea hilda zegoen eta familia hori ikustean ezin zuten sinetsi gertatutakoa eta leku hortik ihes egin nahi zuten baina ezin zuten. Espirituak ate eta lehio guztiak itxi zieten eta etxean giltzapetuta geratu ziren. Oso urduri zeuden eta bat-batean espiritu guztiak agertu zitzaien esanez etxe hartan sartzen zena inoiz gehiago ez zela handik ateratzen eta familia osoa hil zuten bertan eta hantxe bizi izan ziren beti espirituekin. Gainera familia hura oso gaiztoa bihurtu zen ere eta etxe horretara joaten zena inoiz ez zen handik gehiago ateratzen.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »