Apirilak 20, goizeko zazpiak inguru heldu nintzen Amurriora eta autobusera igotzean ia lekurik ez zegoela ikusi nuen eta aurreko aldean jarri behar izan nuen Luengasekin. Bidea oso luzea zenez Zaragozan geldialdi bat egin genuen eta biak aldera ailegatu ginen Bartzelonara. Egin behar genuen lehenengo gauza akuariumera bisita zen jan ondoren eta sartu baino lehen sabeleko mina sentitzen hasi nuen. Akuariuma ondo zegoen baina ez zuen gauza handirik beraz bereala atera ginen eta pixka bat geroago Lexurirekin kamomila bat hartzera joan nintzen taberna batera. Bertan botaka egin nuen eta denbora pasa ahala hobeto sentitzen nintzen baina ez nuen ondo afaldu, oso gutxi. Gauean ondo nengoen baina ez nuen alkolik edan badaezpada eta oso goiz joan ginen hotelera beste jende asko bezala girorik ez zegoelako.
Bigarren egunean, ranbletara joan ginen, gero familia sakratua ikusi genuen eta azkenik Guell parkean egon ginen eta nik primeran neukan gorputza beraz gau ona pasatu nuen.
Hirugarren egunean, Dali museoa ikustera joan ginen eta arratsaldean Rosas herriko hondartzan egon ginen eta berriz gau ona pasatu nuen.
Laugarren egunean, ranbletara eta auzo gotikora joan ginen goizean, eta Bartzelonetan jan eta arratsaldea pasatu genuen. Salouko hotelera joan ginen gauean. Ez zegoen guk espero genuen giroa baina bueno.
Bosgarren egun osoa Port Aventuran eman genuen atrakziotik-atrakziora eta azken gaua nahiko ondo pasatu genuen.
Seigarren egunean etxera bueltatu ginen eta Zaragozan jan genuen bidetik.


Zabaldu
del.icio.us


