zazpi t'erdiak ziren erlojuan eta beti bezala lana amaitauta neukan. Zoritzarrez, bulegotik zortzietaraino egon behar nuen nagusia heserre ez zedin, beraz chatean sartu eta arrosa beltza izena erabiltzen duen emakumearekin hizketan nenbilen.
Hizkketan genbiltzala geratzeko eskatu zidan, gaur bertan denbora baldin baneukan. baietz esan nion, izan ere, denbora luzez nenbilen nire atzetik ezaguu nahian. hamaretan geratu ginen herriko jatetxe on batean, Aresti jatetxean. Ordua heldu zen eta jatetxearen atarian soineko beltzan zeukan neskak, edo hobeto esan, emakume ikaragarria zen arrosa beltza. Afaltzen hasi ginen eta Amaia zuela izen esan zidan. Gaua ondo baino hobeto zioan, baina ez dakit zergatik, zerbaitek txarto usaintzen zuen. ez nion neure intuizioari kasurik egin eta normal jarraitu nuen. Afaltzen amaitu genuen kopa batzuekin eta nire etxera joan ginen azkena hartzera, amaia sua bezain beroa zen. kopa amaitu eta gero nire gainean jarri eta ohean amaitu zen gauza. Lo geratu nintzen.
Atean joka esnatu ninduen norbaitek eta ohean bakarrik nengoela aditu nuen. Altxatu eta atea ireki nuen.
-Nor zara?- galdetu nion.
-Nor uste duzu naizela? Norekin egon zinen zu atzo?
-Norekin?- galdetu nion tuntun plantak eginez bere haserrea ikustean.
-Nire amazt6earekin egon zinen!!
Hau esan eta nire buruan jotzen hasi zen eta hainbat minutu borrokan ibili eta gero txikia nintzeneko eskolan irabazitako koopa batekin buruan jo nuen. Gizonak arnasteari utzia ziola ziurtatu nuen eta eskuak barrura eraman nituen. "Zer egin dut!". Gorputza hartu eta oso hotz jokatu nuen: poltsa handi bitan sartu nuen, dena ondo garbitu nuen eta, isisl-isilik nire autora eraman nuen. Bi orduz gidatu nuen eta kostaldeko ez dakit zein lekutan zegoen amildegi batean bota nuen. Etxera bueltatu nintzen eta nire gauza preziatuenak hartuta aireporturantz abiatu nintzen. Zorionez dirua aurreztuta neukan eta Mexikorantz zihoan lehen hegazkina hartu nuen.
Han lan eta emazte on bat bilatu nituen, eta familia bat osatu nuen, nire bizitza guztia utzi behar izan nuelarik. Eskerrak ez nindutela harrapatu


Zabaldu
del.icio.us